Mendizale bi erreskatatu dituzte Anboton

Anboto 2017ko urt. 7a, 23:28
Artxiboko irudia

Ertzaintzak azaldu duenez, mendizaleek 18:30ean larrialdi zerbitzuetara deitu dute Anboton galdu egin direla esanez. Gaineratu dutenez, mendizaleek autoa Arrazolan aparkatu dute eta Anbotora igo dira. Jaisterakoan galdu egin dira eta leku arriskutsuan zeudela konturatu dira. Larrialdi zerbitzuak bertaratu dira, eta jaisten lagundu diete. 20:30erako Arrazolara jaitsi dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!