Durangaldeko Podemosek jostailuz betetako kamioi bi eman dizke JAEDi eta Caritasi

Anboto 2017ko urt. 3a, 12:05

Abenduaren 13tik 17ra hirugarren jostailu bilketa martxan jarri zuten Durangaldeko Podemosek eta Herriaren Eskunidea alderdiek Berrizen, Elorrion eta Durangon. Prentsa oharrean azaldu dutenez, ekimenaren helburua Durangaldean "ume bakar bat ere jostailu barik ez egote" izan da. Batutakoa kamioi bitan JAED eta Caritas elkarteen esku utzi dute. Podemosek proiektu honetan parte hartu duten pertsona guztiei eskerrak eman dizkie.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!