AP-8 Peajerik ez Plataformak bidesariaren kontrako 20.000 sinadura batu ditu

Anboto 2016ko abe. 31a, 11:31

Atzo, San Mamesen Euskal Selekzioak eta Tunisiak jokatutako partiduan 784 sinadura batu zituen AP-8 Peajerik Ez plataformak. Prentsa oharrean azaldu dutenez, dagoeneko 20.000 sinaduratik gora jaso dituzte AP-8ko bidesariaren kontra. Hurrengo mobilizazioa ere aurreratu dute. Datorren urtarrilaren 14an autoen karabana abiatuko dute Durangotik Ermuara.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!