AP-8ko bidesaria % 2 igoko da urtarrilaren 1etik aurrera

Anboto 2016ko abe. 30a, 17:57
Argazkia: Lehior Elorriaga

AP-8ko, metropoliaren hegoaldeko saihesbideko eta Artxandako tuneletako tarifek % 2 egingo dute gora, batez beste, 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera.

Tarifa berriek ez dute aldaketarik sortuko 2017rako onartu den diru-laguntzen araubide berrian; gastuan, muga bat egongo da hilean, lurraldeko bidesarietan, 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera: 30 euro. 

Horrela, urtarrilaren 1etik aurrera lurraldeko bidesarietako erabiltzaileek ez dituzte 30 euro baino gehiago ordainduko hilean AP-8a, Supersurra, eta Artxandako tunela erabiltzeagatik, Bizkaian bizi badira eta eskaera egiten badute. Prentsa oharrean azaldu dutenez, berritasun moduan, urte berriko lehenengo egunetik diru-laguntzak jasoko dira hiru bideotan eginiko gastuengatik (% 35 11. bidaiatik aurrera eta % 45, berriz, 26.etik aurrera).  

Diru-laguntzak jasotzeko baldintza hauek bete behar dira: Pertsona fisikoa izatea (ez enpresa bat), eta bizilekua Bizkaian izatea; OBE gailua izatea (VIA-T), eta gailu horrekin egitea ordainketak (Via-T).

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!