Whatsapp bidez bolo-bolo dabilen inozentada ez da ANBOTOrena

Anboto 2016ko abe. 28a, 17:17

Abenduaren 28a inozentaden eguna da. Eta aurten, Whatsapp bidez zabaldu duten txantxa batean ANBOTOren izena erabili dute. Hala ere, hedabide honek argitu gura du inozentada horrekin ez duela zerikusirik. Abadiñoko inguruetan otso talde bat dabilela dio brometan idatzitako mezu horrek. Batek baino gehiagok sinistuko zuen txantxa horrek dioena, gaur abenduaren 28a dela gogoratu barik. Inondik ere, umorez hartzeko kontuak dira! 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!