Durandog: "Txantxa dela iruditzen zaizu? Guri ez"

Anboto 2016ko abe. 28a, 15:11

Durandog elkarteak txakurren gorotzen inguruko sentsibilizazio kanpaina berezi bat jarri du martxan, gaur, inuzente egunez. Durangoko eta Abadiñoko kaleetan  txakurren gezurrezko 500 gorotz jarri dituzte. "Txantxa dela iruditu zaizu? Guri ez. Txakurrak beharrizanagatik egiten badu, zure betebeharra jasotzea da", diote kanpainaren bultzatzaileek. 

Durandog txakurren jabeek sortutako elkartea da. Taldeko kideek diotenez, "ekintza honekin txakurrik ez dutenei adierazi gura diegu, txakurra duten guztiak ez garela ardurabakoak. Era berean, txakurra dutenei arduraz jokatzeko eta gorotzak batzeko deia luzatu gura diegu". 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!