Euskal Selekzioaren eta Tunisiaren arteko partiduan izango da AP-8 Peajerik Ez plataforma

Anboto 2016ko abe. 28a, 11:28

Euskal Selekzioak Tunisiaren aurkako partidua jokatuko du San Mamesen, abenduaren 30ean, 20:30ean. Bilbotarren zelaiaren kanpoko aldean AP-8 Peajerik Ez plataformako kideek sinadurak batuko dituzte. "Zaleei orain arte bidesaririk gabeko Euskadi baten alde eman ditugun pausoen berri eman nahi diegu. Era berean, sinadurak eta iritziak batzeko asmoa dugu", azaldu dute ekimenaren bultzatzaileek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!