Durangaldeko kaleetan zehar dabiltza Olentzero eta Mari Domingi

Anboto 2016ko abe. 24a, 15:57

Eskualdeko hainbat lekutan arratsaldez egingo dituzte Olentzero eta Mari Domingiri harrera egiteko ekitaldiak, baina zenbait herritan eguerdian elkartu dira beraiekin. Musika eta kantua lagun, kalejiran ibili dira, adibidez, zaldibartar eta iurretarrak.

Iurretan ere eguerditik dabiltza Gabonetako ospakizunetan. Olentzerori eta Mari Domingiri harrera egin ostean, kalejiran ibili dira iurretarrak trikitilariek lagunduta.

Durangaldeko herri gehienetan gaur arratsalderako daude antolatuta ekintzak. Hemen daude  egitarauak, herriz herri.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!