AP-8 bidesariaren kontrako aldarria Bilbora eraman dute

Anboto 2016ko abe. 19a, 15:02
Bilbon egindako ekintzako irudia.

Bizkaiko Foru Aldundiko egoitzaren atarian sinadurak batu eta informazio orriak banatu dituzte AP-8 Peajerik Ez Plataformako kideek.

522 sinadura batu eta ia 3.000 informazio orri banatu dituzte. “Gaia Bilbora ekarri gura genuen, bidesaria kentzeak denoi onura ekarriko digunaren kontzientziazioan eragiteko. Harrera ona jaso dugu eta pozik gaude gaurko ekimenagaz”, adierazi du plataformako kide Juan Carlos Poderosok.

Gaur egun, ia 19.000 sinadura batuta dituzte Usansolo-Ermua arteko bidesaria kentzeko eskatuz. Durangoko Azokan ere 800 sinaduratik gora batu zituzten.

Bilbon banatutako informazio orriak jasotzen duenez “bidesaria kentzea bultzada garantzitsua litzateke ez Bizkaiko ekonomiarentzat bakarrik, baita Euskadi osoko kohesioarentzat ere”.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!