Presoen aldeko 'Kalera, Kalera' ekimenagaz bat egin du LABek

Anboto 2016ko abe. 14a, 15:08

LABeko hainbat kidek lau orduko elkarretaratzea egin dute gaur Iurretan, Mallabienako industrigunean.

Preso ohiek abiatu dute Kalera, Kalera ekimena, eta urtarrilaren 8ra bitartean, ekintza ugari egongo dira herririk herri. Gainera, Usurbilen (Gipuzkoa) gaia lantzeko gune iraunkorra zabaldu dute. Euskal preso eta iheslarien etxeratzea bultzatu gura dute.

Gainera, presoen kolektiboak barne eztabaida hasiko du, eta hori babesten duela adierazi du LABek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!