Laugarren auto-ilara burutu dute, 'AP-8 Peajerik Ez' plataformak deituta

Anboto 2016ko abe. 3a, 20:43

AP-8 Peajerik Ez plataformak deitutako mobilizazioa burutu dute, gaur, Durangotik Zornotzara joan etorria auto-ilaran eginez. Zornotza eta Durango arteko 9 kilometroko ibilbideagatik 2,18 euroko bidesaria ordaindu behar izatea erabiltzaile horiek diskriminatzea dela salatu dute.

Durangoko Azokara datozen herritarrei plataformaren ekimenen inguruko informazioa eskaintzeko, Andra Mariko elizpean mahai informatiboa ipiniko dutela aurreratu dute AP-8 Peajerik Ez taldekoek. Doako autopistaren aldeko sinadurak bilduko dituzte bertan.

Duela lau hilabetetik, hileko lehengo zapatuan antolatzen du AP-8 Peajerik Ez plataformak protesta.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!