Tokikom saritu dute Gipuzkoapps lehiaketan

Anboto 2016ko aza. 29a, 21:54

Gipuzkoan sorturiko telefono mugikorretarako aplikazioen lehiaketaren laugarren edizioaren sari banaketa egin dute gaur, Donostiako Kursaalen. Euskarazko toki komunikabideak biltzen dituen Tokikom elkarteak garaturiko aplikazioari eman diote lehiaketako akzesitako bat, Anbotok eskaintzen duen aplikazioak, hain zuzen ere.

Anbotok bezala, Baleike, Goiena eta Erran tokiko komunikabideek ere badarabilte Tokikomek diseinatu duen eta gaur saria eskuratu duen aplikazio hori.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!