Gutariko azkena

Erabiltzailearen aurpegia Zornotzako Barnetegia 2016ko aza. 29a, 14:21

Fitxa teknikoa

Egin urtea: 2016 / Babesleak Euskaltel eta ETB Kolaboratzaileak Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politika eta Kultura Saila, Bizkaiko Foru Aldundia eta Etxepare Institutua

Sinopsia:  Kirmen Uriberen sormen prozesua eta Kirmenek berak nazioarteko beste artista batzuekin duen harremana aitzaki hartuta, dokumental honek  belaunaldi berrietako artista batzuek, hizkuntza gutxituetatik abiatuta, lana nola egiten duten eta nolako harremana duten munduarekin erakusten digu. Dokumentala, horrela baina,  euskararen munduan zehar bidaia poetikoa da,  irudi indartsuz lagundutako bidaia poetikoa.

Agertzen direnak: Kirmen Uribe, Elizabeth Macklin, Sally Perret, Su Tong, Carmen Mussche, Wim Mertens, Keijiro Suga, Nami Kaneko, Bingen Mendizabal, Mikel Urdangarin

Zuzendaria:  Josu Venero
Gidoia: Josu Venero, Kirmen Uribe
Edizioa: Alain Beaskoetxea, Naiara Román
Soinua: Alain Beaskoetxea
Musika: Bingen Mendizabal
Zinematografia:  Jaime Azpiazu
Kastinga: Kirmen Uribe, Wim Mertens, Keijiro Suga, Su Tong, Sölvi Björn Sigurdsson
Ekoizpena: Josu Venero, Mikel Erkiaga

Gure iritzia:

Dokumentala erraza da ikusten, sinopsian esan bezala, irudi oso indartsuz dagoelako osatuta. Gainera, euskararen etorkizunari buruzko oso ikuspegi baikorra aditzera ematen du. Izan ere, azkeneko irudiekin batera, Ondarroako eskola gela bateko irudiekin batera, bertan leku askotako umeak euskaraz ikus eta entzun ahal ditugun eskola gela horretako irudiekin batera, Kirmenek aitortu egiten digu ematen duela euskara berari eskutik helduta hazi egin dela, bera idazle gisa hazi den hein eta neurri berean. Eta hori horrela dela erakusteko erakutsi egiten digu munduko txoko desberdinetan zer egin duen eta euskarak zeregin horretan zein leku izan duen. Eta egoera hori baliatzen du bere obraren nondik norakoak azaltzeko eta bere obraren klabeak  zein diren argitzeko. Dokumentala, beraz, Kirmenen obra ulertzeko tresna argigarria izateaz gain, euskararen osasun onaren adierazgarria da; gauzak horrela, uste dugu euskara munduan jartzeko eta gure txikitasunetik euskararen handitasunera salto egiteko gomendagarria dela benetan.

Osorik irakurri

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!