Doako autobusa jarriko dute Iurretako aparkalekuetatik Landako Gunera Durangoko Azokan

Anboto 2016ko aza. 29a, 13:34

Bigarren urtez, aparkatzeko erraztasunak eman nahian, Iurretako aparkalekuak eta Landako Gunea lotzen dituen doako autobus-zerbitzua martxan jarriko du Durangoko Azokak.

Azoka egunetan, 10:30etatik 20:30etara, ordutegi jarraituan, autobusa joan-etorrian egongo da Arriaundi industrialdetik Landakora. Iurretako Caldereria Anboto aurrean hasita, Berezi parkearen aurrealdea, Asimair enpresaren aurrealdea, Lidl supermerkatuaren atzealdea eta peaje alboko aparkalekuak izango ditu geltoki Landako Gunera iritsi aurretik. Alderantzizko bidea ere egingo du.

Horrez gain, Euskotrenek Bilbo eta Durango arteko tren-zerbitzu berezia ere eskainiko du Azoka egunetan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!