Beñat Ugartetxea finalean

Anboto 2016ko aza. 27a, 22:11
Argazkia: Bizkaiko Bertsozale Elkartea

Gaur arratsaldean Basaurin jokatutako finalaurrekoa irabazi du mallabiarrak. Horrela, abenduaren 17an Bilbon jokatuko den Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalerako txartela lortu du. Aitor Bizkarra abadiñarra seigarren geratu da.

Antolatzaileek prentsa oharrean azaldu dutenez, ia 400 bertsozale elkartu dira Basauriko Artunduaga kiroldegian Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren bigarren finalaurrekoan. "Giro ederra sortu dute bertsozaleek saioan", azaldu dute antolatzaileek.

Ariketa guztiak egin ostean, Beñat Ugartetxeak lortu du puntu gehien batzea (508 puntu). Aitor Bizkarra abadiñarra berriz, seigarren geratu da. Horrela, abenduaren 17an Bilbon jokatuko den finalerako txartela lortu du Mallabiakoak. Besteak puntuazioen zain geratuko dira. Horrela geratu dira gaurko puntuazioak:

  • Beñat Ugartetxea Ostolaza 508
  • Onintza Enbeita Maguregi 497
  • Xabat Galletebeitia Abaroa 495
  •  Imanol Uria Albizuri 474
  • Joseba Artza Zubillaga 442,5
  •  Aitor Bizkarra Ruiz 420
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!