Azaroak 25

Berriztarren 'Salaketa' lanak irabazi du Durangaldeko Beldur Barik lehiaketa

Maialen Zuazubiskar 2016ko aza. 25a, 11:20

Argazkia: berrizbhi

Berrizko Institutuko ikasleek irabazi dute Durangaldeko Beldur Barik lehiaketa, 12-17 urte bitartean.

Berrizko Kultur Etxean, atzo, egin zuten Durangaldeko Beldur Barik lehiaketako sari banaketa. 12-17 urte bitarteko gazteen artean, berriztarren 'Salaketa' lana izan zen irabazlea eta aipamen berezia Iurreta institutuko ikasleek irabazi zuten. 18-26 urte bitartekoetan,  berriz, durangarren 'La inconsciencia sexista' lanak irabazi zuen.

 Beldur Barik lehiaketa orokorreko sari banaketa,aldiz, bihar egingo dute, Urdulizen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!