Aurkeztu berri duten Iurreta Zabaltzen gobernu irekiko plataformaren barruan jaso dute, eta hiri altzari edo bestelako elementu publikoei buruzko informazioa emateko balio du—hondatuta dauden edo ez, egin daitezkeen hobekuntzak...—.
Udalak berriztutako webgunean aurkitu daiteke Iurreta Zabaltzen plataforma. Plataforma horrek herriagaz lotutako albisteak eta udal jardunari buruzko informazioa eskuratzeko aukera ere ematen du, eta udaletik proposatutako inkestei erantzuteko aukera. Mugikorrerako aplikazioa ere badu atari honek, eta herrian sortutako azken albisteak irakurtzeko, Kalezaindu tresna erabiltzeko eta askotariko edukiei buruzko abisuak berehala jasotzeko aukera ematen du.
Udalak irudi berriago baten aldeko apustua egin du webgunea berrizterako orduan. Orain arteko abantailak mantendu dituzte, informazioa era “argiagoan antolatuz”, azaldu dutenez. Goiburu nagusiari eutsi diote, eta orain arte zeuden ataleri ‘kultura’ gehitu diete.