Begira Photo jaialdiaren balantzea egin dute

Aimar Esteban 2016ko aza. 17a, 13:51

Kinu argazki elkarteak antolatutako argazkigintza garaikideko erakusketaren seigarren edizioa asteburu honetan amaitu da. Edizioa arrakastatsua izan dela adierazi dute antolatzaileek. Basoa gaia ardatz izan dute Durango, Zornotza, Iurreta eta Abadiñon ikusi ahal izan diren argazkiak. 

300 pertsona baino gehiagok parte hartu dute Durangoko arte eta historia museoan egin diren solasaldietan.  Aitor Ortiz, Oscar Molina, Eduardo Momeñe, Marta Dahó edo  Laura Terré argazkilariek parte hartu dute hitzaldietan.

Erakusketek ere jendetza batu dute. 20.000 lagun inguruk ikusi dute egindako hiru proposamenak. Misha de Ridder, Regina Anzenberger, Pablo Castilla eta Ellen Bornkessel argazkilarien El lugar de los árboles; Imanol Marrodán argazkilari bilbotarraren Frozen trees; eta, Durango, Zornotza, Iurreta eta Abadiñoko kaleetan ikusi ahal izan den Arbolada erakusketa kolektiboko argazkiak izan dira ikusgai egun hauetan.

Aurten, teknologia berriei esker, Begira Photo nazioarte mailan 50.000 pertsona jarraitu dutela esan dute antolatzaileek.

Hurrengo urtean Mendia izango da jaialdiaren gaia, eta antolatzaileek adierazi dutenez, argazkigintzari buruzko hausnarketarako espazioa izaten jarraituko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!