Gauez AP-8a itxita Gerediaga eta Ermua artean

Anboto 2016ko aza. 12a, 10:11

Azaroaren 13tik 17ra, gauez, 22:00etatik 06:00etara, AP-8 autobidea guztiz itxiko dute Gerediaga eta Ermuko lotuneen artean, Donostiarako noranzkoan.

Trafiko-gorabehera hori dela eta, trafikoa horrela bideratuko dute:

  • Donostiarantz doazen ibilgailuak N-634 errepidera bideratuko dituzte, eta Ermuko lotunean berriro sartuko dira AP-8ra.
  • Elorriotik Donostiarantz doazen N-636 errepideko ibilgailuak N-634 errepidera bideratuko dituzte, AP-8 autobidera sartzeko. AP-8 autobidera Ermuko lotunean sartuko dira.
  • BI-633 errepidetik datozenak, Garaitik eta Berriztik, N-634 errepidera bideratuko dira Donostiarantz joan nahi badute, eta Ermuko lotunean sartuko dira AP-8 autobidera.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!