AP-8ko bidesariaren kontrako plataforma Arartekoagaz bilduko da

Anboto 2016ko aza. 9a, 21:28

AP-8 Peajerik Ez plataformak aurreratu duenez, azaroaren 15ean Arartekoarekin hitzordua du. Facebook bidez azaldu dutenez, hitzordu horretan plataformaren aldarrikapenei buruz berba egingo dute.

Bestalde,  crowdfunding bidez 1.400 euro baino gehiago batu dituzteka azaldu du plataformak Facebook bidez. Diru-bilketa kanpaina amaitzeko zazpi egun gelditzen direla gogoratu dute ekimenaren bultzatzaileek. Ekarpenak goteo.org webgunearen bidez bideratu dituzte. Lehenengo itzulian helburu ekonomikoa 1.500-8.500 euro artekoa izan da. A-8ko bidesariak Durangaldeko eta Lea-Artibaiko bizilagunak diskriminatu egiten dituela-eta, azken urtean 18.000 sinadura batu ditu plataformak. Orain, hurrengo pausoak emateko finantziazio bila dabiltza.

Plataformako kideek diotenez, orain arte antolatu dituzten ekimenak elkarteko kideen ekarpenei esker antolatu dituzte. "Baina hau ez da nahikoa. Bidesaria kentzea nahi badugu gure auzokideen babesa behar dugu".

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!