Anbotok 15 urte bete ditu gaur

Anboto 2016ko aza. 9a, 13:28

2001eko irailaren 9an zero alea kaleratu zuen ANBOTOk.

Eskualdeko udal eta eragileen babesarekin eta herritarren erantzun bikain batekin ANBOTOk 2001eko irailaren 9an 0 alea kaleratu zuen. Momentu hartan, Durangaldeko herri guztietan ekitaldiak egin ziren proiektua ezagutzera emateko.

15 urte eta gero, erronkari eusten jarraitzen diogu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!