Bi pertsona Galdakaoko ospitalera eraman dituzte Abadiñon gertatutako istripuaren ondorioz

Anboto 2016ko aza. 7a, 19:44

Arratsaldeko 18:10ean istripua gertatu da BI-634 errepidean, Matienan, San Blas hotelaren ondoan. Ertzaintzak azaldu duenez, bi autok elkar jo dute. Itripuaren eraginez bi ibilgailuetako gidariak Galdakaoko ospitalera eraman dituzte. Autoak errepidetik erretiratu arte errei bat Bilborako norazkoan itxita egon da. Ondorioz, auto-ilarak Iurretara arte heldu dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!