Jokabide nahasketei aurre egiteko ikastaroa hasiko da, senide zaintzaileei zuzendua

Anboto 2016ko aza. 7a, 11:40

Amankomunazgoak eta Durangoko Udalak garatzen duten Zaindu programako ikastaroa gaur hasiko da, Pinondo etxean.

Mendekotasuna duen senide bat zaintzea gaitza izaten da sarritan. Zaintzaileek egoera berezi bat bizi dute, konplexua. Azken baten, eurek ere zaintzea behar dute, maite duten horri ahalik eta laguntza onena eman ahal izateko. Horretarako balio du Zaindu programak, euren buruak jagoteko eta eguneroko lanerako tresna berriak eskuratzeko.

Gaur hasiko den ikastaroan, jokabide nahasketei aurre egiten ikasteko aukera edukiko dute. Hilaren 14an, 21ean, 28an, eta abenduaren 5ean eta 12an izango dira saioak, 17:15etik 18:45era bitartean. 94 603 00 46 telefonoan eman ahal da izena.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!