Durangaldeko bost bertsolari sailkatu dira Bizkaiko txapelketako finalerdietara

Anboto 2016ko aza. 5a, 20:39

Miren Amuriza berriztarra, Eneko Abasolo 'Abarkas' iurretarra eta Beñat Ugartetxea mallabiarra zuzenean sailkatuta zeuden. Gaur, Zaldibarko azken kanporaketako emaitzen ostean, Txaber Altube era Aitor Bizkarra abadiñarrak batu zaizkie.

Gaurko saioaren ostean finalaurrekoetako 18 bertsolariak erabakita daude. Lehenengo finalerdia azaroaren 19an, 17:30ean izango da, Markina-Xemeingo frontoian. Eneko Abasolo eta Txaber Altube bertan ariko dira Jone Uria, Joseba Barandiaran, Nerea Ibarzabal eta Oihana Bartragaz batera. 

Aitor Bizkarrak eta Beñat Ugartetxeak bigarren finalerdian kantatuko dute Imanol Uria, Joseba Artza, Onintza Enbeita eta Xabat Galletebeitiagaz batera. Basauriko Artunduaga kiroldegian izango da, azaroaren 27an, 17:30ean.

Miren Amuriza Larrabetzuko frontoiko azken finalaurrekoan ariko da, abenduaren 3an, 17:30ean. Ander Elortegik, Etxahun Lekuek, Ibon Ajuriagojeaskoak, Julen Erezumak eta Mikel Goirienak osatuko dure seikotea.

Gaurko Zaldibarko saioa Nerea Ibarzabalek irabazi du: 474.5 puntu. Eneko Arrate sailkatu da bigarren (438.5), Peio Ormazabal hirugarren (429.5), Beñat Vidal laugarren (426), Igor Menika bosgarren (388.5) eta Beñat Romero seigarren (386.5).

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!