Kalean lo egiten duten 4 lagun topatu dituzte Durangon eta Iurretan

Anboto 2016ko aza. 3a, 12:10

Bizkaian, Araban eta Gipuzkoako 24 udalerritan kalean lo egiten dutenen kontaketa burutu dute. Durangon eta Iurretan egindako azterketaren arabera, bina lagun topatu dituzte. Guztira, 19 boluntariok parte hartu dute Amankomunazgoak ere lehenengoz sustatu duen ekimenean.

Biztanleriari begiratuz gero, Iurreta da hiru herrialdeetako datu handiena duena. Baina, Durangotik gertu egonda, baliteke horren eraginagatik izatea.

Amankomunazgoak balorazio ona egin du, eta urte birik behin egiten dela kontuan hartuta, hurrengo aldian herri guztietara hedatzeko asmoa agertu du. Eskerrak eman dizkie udalei eta boluntarioei; bereziki Caritas, JAED, Iurreta Txirrindulari Elkartea eta ikasleei.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!