Zornotzako etxebizitza eraikin batean fatxada zatiak erori dira

Anboto 2016ko aza. 2a, 22:36

Argazkiak: @BomberosIurreta

Bizkargi kalean dago eraikina. Iurretako su-hiltzaileak bertaratu dira eta ingurua garbitzen dabiltza.

21:30 inguruan jaso dure abisua su-hiltzaileek. Zornotzako Bizkarra kaleko etxebizitza eraikin batean fatxada zatiak erori dira. Oraindik han daude (22:30). Fatxada zatiak garbitzen eta zati gehiago ez direla eroriko segurtatzen ari dira. Ostean zati bat itxi egingo dute bertatik inor igaro ez dadin.

Argazkia: Igor Larrabeiti

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!