Protestarako auto-ilara egiteko deia zabaldu du ‘AP-8 Peajerik Ez’ plataformak

Aimar Esteban 2016ko aza. 2a, 13:08

Zapatu honetan, 11:00etan, Tabirako igerilekuetako aparkalekutik irtenda, Durango-Abadiño-Elorrio ibilbidea egingo duen martxa antolatu du AP-8 Peajerik Ez plataformak. 

Protesta honek, AP-8 ko bidesaria kentzea bilatzen du. Ordaindu behar horrek, Durangaldeko eta Lea-Artibaiko bizilagunak diskriminatzea dakarrela azaldu dute. Denon mobilizazioa eta kolaborazioa eskatzen dute zapaturako. A-8ko bidesariaren aurkako plataformak 'crowdfunding' edo diru-bilketa kanpaina abiatu zuen duela aste batzuk beraien ekintzak finantzatu ahal izateko.

A-8a orain dela 13 urtez geroztik amortizatuta dagoen errepidea dela adierazten dute, eta garestia izateaz gain, kalitate gutxiko zerbitzua ematen duela salatzen dute. Bertan egiten ari diren obren eragozpenak ere herritarrek jasan behar dituztela diote. Irteera bakarra kolapsatuta eta arriskutsua den N-634 bidetik joatea izaten da.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!