Bi txirrindularik erorikoa izan dute, gaur, Atxondon eta Zornotzan

Anboto 2016ko urr. 29a, 14:24

Atxondoko Axpe auzoan jausi da txirrindularietako bat, bestea Zornotzako Tejera auzoan. Biak eraman dituzte Galdakaoko erietxera.

Atxondoko Axpe-Martzaa auzoan izan du erorikoa txirrindulari batek, eleizatik gertu. Halaxe azaldu du Ertzaintzak. Galdakaoko erietxera eraman dute buruan zituen zauriak artatzeko.

Zornotzan, berriz, BI-635 errepidean jausi da beste txirrindulari bat, Tejera auzoan; 21,1 kilometroan izan du erorikoa, 12:15ean. Hori ere Galdakaoko erietxera eraman dute. Udaltzaingoa bertaratu da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!