Durangaldeko berbalagunek hasi dute ikasturte berria, atzo Plateruenean egindako aurkezpenagaz. Aitor Lopez Amankomunazgoko presidenteak berba egin zuen sarreran, esaterako. Izan ere, Amankomunazgoak, udalek, AEK-k eta Berbarok sustatzen dute egitasmoa, besteak beste.
Parte hartzeko
Berbalagunen parte hartu gura dutenek 639 400 786 telefono zenbakira deitu ahal dute, edota durangaldea@aek.org helbidera idatzi.
Bestalde, Mintzanet egitasmoaren berri ere eman zuten. Internet bidez euskara praktikatzeko tresna da, kilometro askotara egonagatik ere.