Q87, ikasleentzako tresna interesgarria

Erabiltzailearen aurpegia Zornotzako Barnetegia 2016ko urr. 14a, 13:53

Ikasturtea hasi berri dugu eta, garai honetan ohikoa izaten den moduan, zuetariko batzuk berriak zarete gurean eta  beste batzuk oporraldi luzea izan duzue Barnetegiarekiko. Hori dela-eta, uste dugu une ezin aproposagoa dela Q87ren berri emateko.
Beharbada, Q87 esanda ez duzue sumatuko zer den. Ea ba! Q87 zentroan kudeatzen den eta zuok interneten bidez kontsultatu ahal duzuen datutegia da.
Zertan sartu ahal zareten? Erraz! Euskaltegian izena emate hutsa nahikoa da profila izateko; hau da, erabiltzailea eta pasahitza eskuratzeko. Jakin ezazue erabiltzailea, berez, NAa letra barik dela eta pasahitza ere, aldatu arte, erabiltzailea bera. Aurrekoa jakinda, pare bat urrats besterik ez:

1.- HABEren web orrian “Ikasle eta irakasleen sarbidea” sakatu

2.- Erabiltzailea eta pasahitza idatzi

Behin barruan, hauek dira izango dituzuen aukerak:

 

Bakoitza zertarako den nahiko argi badago ere, argitu nahi dugu “Datu pertsonalak eta akademikoak” horretan zer kontsultatu ahal duzuen.


-    Ikaslearen ibilbidea: hemen ikusi ahal izango duzue ikaste prozesua hasi genuenetik egun arte egindako ibilbidea. Hain zuzen ere, noiz eta noiz ibili zareten, zein maila egin eta gainditu duzuen… Jakin beharrekoak, beraz.
-    Amaierako txostenak: honetan, ordea, kurtso-amaieran irakasleak egindako balorazioa izango duzue ikusgai. Alegia, maila gainditu duzuen, ondoen zer egiten duzuen, puntu ahulak zeintzuk diren, zelan hobetu azken horiek…
Ikusten duzuenez, tresna interesgarria duzue Q87, beraz, zergatik ez erabili?
Ikasturte on, ikasle maiteok!

Osorik irakurri

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!