Gazteen sorginkeriagaz hasi dira jaiak Txosnagunean

Anboto 2016ko urr. 11a, 22:21

Sorginola gaztetxeko kideek jaurti dute txupinazoa San Fausto jaiei ekiteko. Pantxike etorri da, eta bihar etorriko da Patxikotxu.

Batukada bategaz kalejira egin dute txosna batzordekoek, eta alde zaharra girotu dute horrela. Pinondoko Txosnagunera ailegatzean, Sorginola gaztetxekoak igo dira eskenatokira, eurei eman baitiete txupinazoaren ardura. Tabirako Fundifesen bulegoak okupatu zituztenetik urtebete pasatxo denean, euren ibilbidea gogoratu dute bideo bategaz. Gero, proiektura batzeko gonbitea egin diete gazteei hiru gaztek irakurritako mezuan; gazteentzako alternatibak lantzeko beharra nabarmendu dute. Gainera, eraso sexista bako jaiak aldarrikatu dituzte, eta herriko presoetaz ere oroitu dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!