A-8ko bidesariaren aurkako plataformak 'crowdfunding' kanpaina abiatu du

Anboto 2016ko urr. 7a, 15:39

Argazkia: Lehior Elorriaga

Facebook bidez jakitera eman duenez, A-8ko bidesariaren aurkako plataformak 'crowdfunding' edo diru-bilketa kanpaina abiatu du. Plataformako kideek diotenez, orain arte antolatu dituzten ekimenak elkarteko kideen ekarpenei esker antolatu dituzte. "Baina hau ez da nahikoa. Bidesaria kentzea nahi badugu gure auzokideen babesa behar dugu".

Ekarpenak goteo.org webgunearen bidez bideratu dituzte. Lehenengo itzulian helburu ekonomikoa 8.500 eurokoa da. Kanpaina gaur jarri dute martxan, eta dagoeneko 110 euro batu dituzte. 40 eguneko epea ezarrita dute helburua lortzeko. A-8ko bidesariak Durangaldeko eta Lea-Artibaiko bizilagunak diskriminatu egiten dituela-eta, azken urtean 18.000 sinadura batu ditu plataformak. Orain, hurrengo pausoak emateko finantziazio bila dabiltza.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!