Errebonbilloen tiro hotsak itzartuko du herria domekan

Anboto 2016ko ira. 30a, 10:15

Urriko lehen domeka berezia izaten da Elorrion, Errebonbillo Eguna. Historialarien ustetan, 1571ko Lepantoko batailagaz lotura dauka alardeak; Elorrioko gazte batzuek batailan parte hartu zuten, eta etxera heltzean tiroak jaurti zituzten airera, poztasunaren seinale.

Domeka honetan ere, Errebonbilloen tiro hotsak itzartuko du herria. Izan ere, desfilea goizean goiz hasiko da, 05:00etan, eta orduan botako dituzte lehen tiroak. Dozena bat neska eta mutilez osatutako taldea izango da kalerik kale ibiliko dena.Arratsaldean, 17:00etan, berriro alardea egingo dute, eta plazan dantzak ere bai.

Partiduak eta kontzertua
Bestalde, egitarauaren baitan beste ekintza bi iragarri dituzte. 11:00etan nesken paleta zirkuituko partiduak egongo dira, eta 13:15ean, kontzertua, Berrio-Otxoa abesbatza, Jaizale txistulari taldea eta Durangoko metalen taldeagaz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!