"Momentu dinamikoa bizi dugu, eta pozik sentitzen gara"

Anboto 2016ko ira. 26a, 14:22

Adinekoen Nazioarteko Eguna da zapatukoa, eta Durangaldean ere ekintza sorta antolatu dute ospakizunerako. Zapatuan, adin guztietarako prestatutako ibilaldietan ehundaka lagun batuko dira, zahartzaro aktiboaren alde martxan.

Durangaldeko nagusien elkarteek protagonismo berezia eduki dute egitarauaren osaketan, eta euretako hainbat kide egon dira gaur Abadiñon egindako aurkezpenean. Aitor Lopez Amankomunazgoko presidenteak (EH Bildu) eta Pilar Ríos Durangoko alkateordeak (PSE-EE) babestu dituzte.

"Momentu dinamikoa bizi dugu, eta pozik sentitzen gara". Horrela adierazi du Koldo Goikoleak, Bizidun elkarteko kideak. Zahartzaroa momentu geldoa denaren ideia ez dute bere egiten, eta kontrara, ikasten eta mugitzen jarraitu gura dute. Zapatuko ibilbideez gainera, etzi, hilak 28, Imanol Zubero soziologoaren berbaldian parte hartuko dute, 18:00etan, Landako elkartegian. Bihartik barikura bitartean, eskualdeko nagusien eskulangintza lanak erakutsiko dituzte San Agustinen, 17:00etatik 20:00etara, eta barikuan, abesbatzen kantaldiaz gozatu ahalko da musika eskolan, 18:00etan.

Ibilbide luzeak hainbat herritan hasiko dira, guztiak Durangon amaitu eta lagun giroan elkartzeko. Garaitik aterako den zutabea da aurtengo nobedadeetako bat:

Luzeak
Durango: 08:30ean, Andra Maritik
Abadiño: 09:00etan Ferialekutik
Atxondo: 08:30ean udaletxetik
Elorrio: 08:30ean plazatik
Zaldibar: 08:30ean udaletxetik
Berriz: 08:45ean probalekutik
Garai: 09:00etan udaletxetik 

Ertaina
Durango: 09:30ean Andra Maritik


Laburrak
Durango: 10:00etan Andra Maritik
Abadiño: 10:30ean Ferialekutik eta Traña-Matienako eskoletatik

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!