Legebiltzarrerako hauteskunde eguna izango da domekan

Anboto 2016ko ira. 23a, 16:00

Datozen lau urteetarako legebiltzarkide eta Lehendakaria aukeratzeko ordua heldu da. Domekan izango da hauteskunde eguna, eta herritarrek edukiko dute berba botoen bidez. Hamalau alderdiren artean aukeratu beharko dute, 09:00etatik 20:00etara artean.

Bizkaian 1.343 mahai egongo dira botoa emateko, eta aipagarria da 30.000 lagunek baino gehiagok posta bidez bozkatzea eskatu dutela. 20:00etan, kutxak ixtean, kontaketa hasiko da.

Azken txanpan
Hauteskunde kanpaina azken txanpan sartuta dago. Bihar hausnarketa eguna izango da, eta beraz, alderdiak azken lanak egiten dabiltza. Batez ere, kalean informazioa banatzen ikusi ahal izan dira, PSE-EE eta Elkarrekin Podemos adibidez, eta EAJ eta EH Bilduren kasuan, Durangon eta Zornotzan ekitaldiak egin dituzte, hurrenez hurren.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!