Bi hilabeteren buruan bigarren saria banatu dute Traña-Matienako administrazioan. David Lobato administrazioko kidearen hitzetan, "hau berri oso pozgarria da. Gurea moduko administrazio txiki baterako horrenbeste diru banatzea izugarria da".
Lobatok azaldu duenez, administrazioan Jose Antonio Vadillo eta biak daudenetik, orain dela hiru urte ingurutik, sari "ugari" banatu dituzte. Esaterako, 2015ean 6.272.742 euro banatu zituzten eta 2014an 2.182.736.