Astxikiko pagoa birlandatuko dute zapatuan

Anboto 2016ko ira. 21a, 11:35

Pasadan astean bota zuen haizeak Astxikiko pago mitikoa.

Hainbat herritarrek Anbotoko mendikateraren paisajeko elementu bitxietako bat zela jakinda, hau birlandatzeko deia luzatu dute. Zapatuan, goizek 9:00etan, Abadiñoko Ferialekuan batu eta haizeak botatako pagoa arteztera joateko aukera dauka gura duenak.

Ekimenaren antolatzaileek motxilaren bat dutenei eramateko eskatu diete tresneria eta lurra Astxikira igotzeko.

Astxikiko pagoari Unai Iturriagak egindako bertsoa:

Astxikiko pagoa

zan pago tentea,

suertatu da haizeak

behera botatea.

Bertan alkartu gura

genduke jentea

ta sustraiak barriro

lurrari emotea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!