Euskara sustatzeko diru-laguntzak argitaratu ditu Amankomunazgoak

Anboto 2016ko ira. 19a, 10:45

Komertzio eta tabernentzako da laguntzetako bat, errotuluak eta webguneak euskaratzeko. Bigarrena, irabazi asmo bako elkarteentzako, euskara sustatzeko garatzen dituzten ekintzetarako.

Errotuluak eta webguneak euskaraz ipiniz gero, gastuaren %50 ordainduko da (500 euro gehienez), eta elebitan ipiniz gero, %25 (euskara lehenetsi beharko da). Urriaren 28an amaituko da eskaerak egiteko epea.

Bestalde, urriaren 6a izango da elkarteek laguntza eskatzeko azken eguna.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!