A8ko bidesariaren kontra auto karabana antolatuko dute barikurako

Anboto 2016ko ira. 14a, 16:19

A8ko bidesariaren kontrako plataformak auto karabana antolatu du barikurako. Protesta ekitaldia Tabirako igerilekuetan abiatuko da, 18:00etan. Durangotik irtenda, Iurreta eta Abadiño (Traña-Matiena) zeharkatuko dituzte. "Hauteskunde kanpainan gaudela baliatuz, alderdien programak herritarren arazoetatik zeinen urrun daude salatu gura dugu", diote plataformako kideek.

A8ko bidesarien kontrako taldeak azaldu duenez, "Durangaldeko eta Lea Artibaiko bizilagunak amortizatuta dagoen A8 autopistako bidesari bidegabe eta anakronikoagaz zigortzen gaituzten bitartean, klase politiko profesionala hauteskundeetara aurkezten da beraien programetan eskualdeko garapena oztopatzen duen zerga gehigarri honi irtenbide bilatzeko aurreikuspen gabe".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!