Herritarrak konbentzitzeko 15 egun

Anboto 2016ko ira. 9a, 09:58

Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde kanpaina hasi da gauerdian, eta Durangaldean ere martxan daude alderdi politikoak.

Kanpaina hasi eta berehala, gauerdian, lehenengo pegadak egin dituzte hainbat alderdik. Durangoko EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek, adibidez, argazki bidez erakutsi dute ekimena sare sozialetan. Bestalde, Jasone Agirre abadiñarra Bizkaiko zerrendaburu duen koalizioak egoitza zabaldu du asteon Zeharkalean, eta gauza bera egin du EAJk, kasu honetan Artekalen. Iñigo Urkullu lehendakarigai durangarra egon zen bertan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!