Kriskitin Tenerifera

Erabiltzailearen aurpegia Kriskitin 2016ko abu. 18a, 15:39

Tenerifera goaz dantzan. Nazioarteko Folklore Jaialdi bitan hartuko dugu parte; CANDELARIA Hiriko 1. Folklore Jaialdian eta GRANADILLA DE ABONAko Nazioarteko XXIII. Folklore Jaialdian.

Pozez eta emozioz beterik gaude Tenerifera joateko. Aspalditik izan dugu Kanarietara dantzan joateko ametsa eta aurten amets hori gauzatzeko zoria izango dugu. Abuztuaren 18an abiatuko gara eta lau saio eskainiko ditugu, Candelarian batzuk eta Granadilla de Abonako El Médano besteak.

CANDELARIA Hiriko Nazioarteko 1. Folklore Jaialdian Portugal, Bolivia eta gonbidatu gaituen Candelariako Chajoigo taldearen batera egingo dogu dantzan, bai Candelariako Plaza Nagusian, bai antolatzaileen auzoan.

GRANADILLA DE ABONAko El Médanoko Nazioarteko XXIII. Folklore jaialdian berriz, Bolivia, Portugal, Asturias eta Tenerifeko Agrupación Folclórica Atabararekin batera dantzatuko dugu.

Euskal Herriko dantza ezberdinak erakusten saiatuko gara Tenerifen. Horretarako egitarau zabala daroagu Kanariar Irlara. Hori bai, etxetik hasiko da gure dantza-bidaia, honakoak dantzatuko ditugu;  Durangaldeko Dantzari Dantza, Erregelak eta Gorulariena. Bizkaiko Jotea Arratiarren erara. Bizkaiko Lanestosa herriko Uztai Dantza. Gipuzkoako Agurra, Uztai Dantza eta Ezpata-dantza. Arabako Txulalai. Nafarroako Otsagiko Dantzak, Korteskoak eta Sagar Dantza.

Musika aldetik be ez goaz erren; txistua, danbolina, soinua, alboka eta pandero hotsak izango ditugu lagun.

Durango eta Euskal Herriaren izena goi mailan uzten ahaleginduko gara Kriskitin taldeko dantzari eta musikariok. Ea lortzen dugun.

 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!