Zornotzako jaiak 2016

Jaiak egun osoz gozatzeko hainbat plan, gazteen eskutik

Anboto 2016ko uzt. 19a, 13:00

Eguaztenean egingo dute gazteek piragua jaitsiera.

Ohitura den bezala, goizean hasi eta egun guztia jai giroaz gozatzen emateko hainbat aukera izango dute zornotzarrek Karmengo jaietako hainbat egunetan. Uztailaren 22an, esaterako, Koadrilen Eguna ospatuko dute, eta egun guztia emango dute elkarregaz, Txosnetan. Koadrilen bazkari herrikoia eta hainbat ekintza burutuko dituzte, Zornotzako koadrilen eskutik.

Jaietako egitarauko hainbat ekintzatan parte hartzen dute, gainera, Zornotzako koadriletako kideek. Uztailaren 23an, esaterako, herri guztia marmitako kazolaz beteko duen lehiaketan ere parte hartuko dute gazte zornotzarrek. Jaietan burutzen duten Challenge lehiaketaren barruko probetako bat izango da marmitako lehiaketa hori.

Karmengo jaietarako gazteek gazteentzat antolatzen dituzten ekintzen artean, uztailaren 20an 18:30ean egingo duten koadrilen arteko piragua jaitsiera ere ekintza arrakastatsua da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!