Larrakozelaia futbol-zelaiko kirol instalazioen erabilera eta funtzionamenduari buruzko araudiaren —maiatzean onartutakoa— haritik adostu dituzte lankidetza-hitzarmen hauek. “Horrenbestez, egoera guztiz araututa dago, eta herriko haur eta gazte guztiek futbolaz gozatzen jarraitu ahal izango dute, baita kirol horrek sustatzen dituen balioak praktikan jartzen ere”, udal arduradunek ohar baten bitartez zabaldu dutenez.
Udal eraikinen garbitasuna
Beste alde batetik, Iurretako Udalak Lantegi Batuak enpresari eman dio berriz ere udal eraikinak eta bestelako instalazioak garbitzeko zerbitzua. Lau urteko kontratua da hori, urte biko luzapena duena. Lan horretarako urtean 195.645 euroko aurrekontua izango dute. Amilburu igongailua ere garbituko dute, eta Amilburu zein Maspeko tuneletan garbiketa berezia egingo da aurrerantzean. Orain arte ohiko garbiketa egiten zen, Iñaki Totorikaguena alkateak argitu duenez.