2017ko egutegirako argazki lehiaketako oinarriak

Anboto 2016ko uzt. 15a, 13:30

1. Parte-hartzaileak:

18 urtetik gorako edonork har dezake parte.

2. Gaia:

“Durangaldeko irudiak”

2017ko egutegia, Durangaldeko 13 herrietan ateratako argazkiekin osatu gura dugu.

3. Ezaugarriak:

Argazkiak hurrengo ezaugarriak izango dituzte:

-      Parte-hartzaile bakoitzak Durangaldeko herri bakoitzeko argazki bana aurkeztu beharko du, guztira 13 argazki: Abadiño, Zornotza, Atxondo, Berriz, Durango, Elorrio, Garai, Iurreta, Izurtza, Mallabia, Mañaria, Otxandio eta Zaldibar.

-      Kamera digitalarekin ateratakoak izan behar dira.

-      Koloretan izango dira.

-      Argazkiak horizontalak izan beharko dira.

-      JPG formatuan bidaliko dira.

-      Argazki bakoitzak gutxienez 4.000 x 2.800 pixel (300ppi) izan behar ditu.

-      Lan originalak aurkeztu behar dira eta ezingo dira izan beste argazki-lehiaketa batzuetan saritutakoak.

-      Argazkiei ukituak egin ahal izango zaizkie, baina ezingo da gehitu edo kendu euren jatorrizko osaera aldatzen duen elementurik.

-      Taldeka ezingo da parte hartu.

-      Argazkien originaltasunaz gainera, egutegirako egokiak izatea baloratuko da

4. Argazkiak aurkezteko epea:

Argazkiak aurkezteko epea 2016ko uztailaren  15ean hasi eta irailaren 30ean eguerdiko 12:00etan bukatuako da. Epe horren barruan, noiznahi aurkeztu daitezke. Behin lanak aurkeztu ondoren ezingo dira lehiaketatik erretiratu.

5. Lanak aurkezteko modua:

Argazkiak e-postaz, pendrive  edo CD batean aurkeztu daitezke, argazkilariaren datu guztiekin:

  • Argazki bakoitzaren izena (argazki bakoitza zein herritakoa den zehaztu beharko da).
  • Argazkilariaren izen abizenak.
  • NAN zenbakia.
  • Helbidea.
  • Adina.

Bidaltzeko helbidea:

astekaria@anboto.org

Anboto Astekaria

Bixente Kapanaga, 9

48215 Iurreta

6. Epaia:

Irabazlearen aukeraketa Anboto Komunikabideak elkarteak egingo du. Epaimahai batek aukertuko du argazki-sorta irabazlea. Baita egutegian publikatuko diren  argazkiak ere. Epaia urriaren  15ean jakinaraziko da.

Irabazleei telefonoz emango zaio erabakiaren berri. Jakinarazi eta 2 asteko epea izango du irabazleak deiari edo gure mezuei erantzuteko, bestela saria hurrengo sailkatuari emango zaio. Irabazleekin harremanetan jarritakoan www.anboto.org web-gunean  eta paperezkoan emango da horren berri.

7. Sariak:

13 herrietako argazki sortarik onenak irabaziko du saria.

500 eurotako saria

Herri bakoitzetik argazki bana aukeratuko du epaimahaiak. Egutegian sartutako argazki bakoitzak, argazkia eta argazkilariaren izena eramango ditu. Argazki saritua zein den jarriko da.

8. Oharrak:

Lehiaketa honetan parte hartzen dutenek oso-osorik onartzen dituzte oinarri hauek. Ezingo da aurkeztu sariren bat jasoaz gero lehiaketaren oinarriak bete ezin dituen lanik. Baldin lanak aurkeztu ondoren eta epaia eman aurretik gertatuko balitz zerbait oinarriak betetzea eragozten duena, epaimahaiari jakinaraziko litzaioke. Orduan epaimahaiak erabakiko luke lanak lehiaketatik kanpo utzi ala ez.

9. Jabetza intelektualeko eskubideak:

Aurkeztutako lanen copyright eskubideak egile bakoitzarenak izango dira eta DHK-k eskubidea izango du argazkia erabiltzeko behin egile bakoitzari jakinarazi ondoren eta argazkiarekin bere copyrighta agertuta.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!