Kurdistaneko argazkien erakusketa San Agustinen

Anboto 2016ko eka. 27a, 15:00

Lau durangarrek martxoan Kurdistanera egin zuten bidaian egindako argazkien erakusketa zabaldu dute, gaur, Durangoko San Agustin kulturgunean. Rojava eta Siria iparraldeko errealitateak ezagutu zituzten durangarrek, eta erakusketan, “gerraz haratago, beste ikuspuntu bat aurkezten duten argazkiz” osatu dute bilduma. Herritarren parte hartzearen isla diren argazkiak, emakumeen eta gizonen berdintasunaren irudiak, eta lurralde hartan bizi diren herri desberdinen arteko elkarbizitzaren adibideak dira uztailaren 2ra arte San Agustinen ikusgai izango direnak.

Erakusketa horri lotuta, berbaldi bat ere hartuko du, Durangoko San Agustin  kulturguneak. Michell Allison Kurdistango Kongresu Nazionaleko Emakumeen bozeroalea gonbidatu dute, ekainaren 30ean, 19:00etan, hitzaldia eskaintzera. Ekialde Hurbileko egoera eta emakumeak gauzatzen dabiltzan iraultza hartuko ditu Michell Allisonek Durangon berbagai.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!