Enpresa berritzaileek "beren zerbitzura izango gaituzte"

Anboto 2016ko eka. 17a, 12:15
Aitor Esteban Kongresurako Bizkaiko zerrendaburua Zornotzako AIC-n azalpenak ematen.

Aitor Esteban Kongresurako Bizkaiko zerrendaburuak ikerketa, garapen eta berrikuntza sektoreko enpresei alderdiaren babesa eskaini zien atzo Zornotzako AICn (Automotive Intelligence Centre) egindako ekitaldian.

“Esparru honetan apustu erabakiorra eta iraunkorra dugu” adierazi zuen, eta ministerioan enpresa berritzaileen bitartekari izateko konpromisoa hartu zuen, beharrezko proposamenak eginez: “Berrikuntza alorrean enpresek eta langileek beren zerbitzura izango gaituzte”. Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak eta Estibaliz Hernáez Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun sailburuordeak ere parte hartu zuten ekitaldian.

Mitina gaur
Gaur, 19:30ean EAJk mitina emango du Zornotzako Herriko Plazan. Andoni Ortuzar Euskadi Buru Batzarreko presidenteak, Aitor Estebanek eta Itxaso Atutxa Bizkaia Buru Batzarreko presidenteak parte hartuko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!