Gobernatzeko modu tradizionalek ez dutela funtzionatzen azpimarratu du Riosek. Gaineratu duenez, “paradisu fiskaletan galtzen dena baino gehiago batzea lortuko bagenu, dirua izango genuke politika sozialetan inbertitzeko”. Politikako ate birakariei eta korrupzioari ere amaiera eman behar zaiela nabarmendu du.
Ingurumenari dagokionez, energia berriztagarrien eta ikerketaren alde egiten duten enpresen alde apustua egitea proposatzen dute.