LABek azaldu du herrialdekako lan hitzarmena ezarri behar dela agertzen dela klausula sozialetan, eta genero berdintasuna eta euskararen erabileraren bermea ere jasotzen direla. Politikariei zuzendu zaie sindikatua: “Beste alde batera begiratzen bada, erabaki politikoa izango da”. Hain zuzen ere, orain arte zerbitzu publikoak azpikontratatzea EAJ, UPN eta PSE-EEren erabaki politikoa izan dela salatu du LABek.