Amaia Lartitegi kadete mailako Euskadiko txapeldun berria

Anboto 2016ko eka. 13a, 12:12

Iurretako CAF Transport Enginerering taldeko txirrindularia Euskadiko eta Bizkaiko Txapeldun geratu da, asteburuan.

Amaia Lartitegi CAF Transport Enginerering taldeko txirrindulariak zapatuan Sopelanan jokatu zen lasterketan euskadiko txapeldun geratzea lortu zuen. Kadete mailan, lehen urtekoa den txirrindulariak, lasterketan bigarren postua lortu zuen arren, Euskadiko txapelketa irabaztea lortu zuen. Horrez gain, Lartitegik Bizkaiko Txapeldunaren elastikoa jastea ere lortu zuen.

Elite mailan, berriz, Ziortza Isasik eta Olatz Agorriak ere podiumera igotzea lortu zuten. BioRacer taldeko txirrindulariek, Bizkaiako Txapelketan, bigarren postua eta hirugarrena lortu zuten, hurrenez hurren. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!