Beitialarrangoitia: “EH Bildu indartsua beharrezkoa da Madrilen, euskal herritarren interesak defendatuak izateko"

Anboto 2016ko eka. 10a, 22:57
Argazkia: EH Bildu

Gaur arratsaldean EH Bilduk egin duen ekitaldi nazionalean Oskar Matute hautagai bizkaitarrak, Marian Beitialarrangoitia gipuzkoarrak eta Aitor Lopez Amankomunazgoko presidenteak parte hartu dute, besteak beste.

Kanpainako lehen ekitaldian EH Bilduko kideek ondorengoa adierazi dute, "gure helburua gehiengo demokratikoaren ametsa da, hau da, instituzioetatik PP ateratzea eta ustelkeriarekin eta eskubide murrizketekin bukatzea". Horrez gain, Andra Mariko elizpean egin duten ekitaldian ozen adierazi dute, beraiek izan zirela Maroto eta Barcina bota zituztenak, eta bertan, Madrilen, egongo direla Mariano Rajoy botatzeko ere. 

Bestalde, Marian Beitialarrangoitiak EH Bilduk Madrilen presentzia indartsua izatea aldarrikatu du. “EH Bildu indartsua beharrezkoa da Madrilen, euskal herritarren interesak defendatuak izan daitezen eta defentsa hori herri gisa egin dadin”. Beitialarrangoitiak gaineratu du, herri gisa lan egingo dutela eta euskal gizartearen egunerokoari eragiten dioten erabaki gune guztietan egongo direla eta horretan lan egingo dutela.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!